Hasi berri dugun hamarkada honek aro berri bat abiatuko du, giza garapen iraunkorrak ezaugarrituko duen aroa, hain zuzen ere. Iraunkortasuna, hau da, ekonomia, gizartea eta ingurugiroa modu orekatu eta errentagarrian gure kooperatiben gobernantza eta estrategian txertatzea erronka handia da, eta Fagorren, erronka hau aukera moduan ikusten dugu gure sustraiekin berriro konektatu eta esperientziaren garapenean jauzi kualitatibo bat emateko.
Iraganean izan ginena moduan, aitzindari izan nahi dugu aldaketa aro honi erantzun berritzaile bat eman eta kooperatibismoa iraunkortasunak ezaugarritutako garai berrira egokitzeko.
garapen iraunkorrerako helburuak

Fagor enpresa eredu demokratikoa da

Demokrazia enpresaren esparrura hedatu zuen esperientzia da gurea, bazkide bat bozka bat printzipioaren arabera jarduten duena. Gure bazkide-langileek jabetzan, irabazien banaketan eta kudeaketan parte hartzen dute. Garapen Iraunkorrerako Helburuekin konprometituako gobernantza eredu kooperatibo bat garatzen dihardugu eta Batzar Nagusiak dira gure organo gorena, bertan hartzen ditugu gure etorkizuna marrazten duten erabaki garrantzitsu guztiak.

Fagorren pertsonak gaude erdigunean

Fagorren pertsonak gaude erdigunean, pertsonak gara proiektu partekatuarekiko erantzunkidetasunez etorkizuna eraikitzen dugunak, belaunaldi berriei guk jaso duguna baino kooperatiba hobe bat uzteko konpromisoarekin. Pertsonek beraien onena eman dezaten, enpresa kultura aurreratu bat eraikitzeko lanean dihardugu; talde lana sustatzen duena, aniztasuna kudeatzen dakiena, pertsonen osasuna zaintzen duena eta lana eta familia uztartzeko aukera ematen duena.

Ekitatean eta pertsonen zein erakundeen arteko elkartasunean sinisten dugu, eta horregatik, gure kooperatibetan eskala retributiboa 1-6ra mugatua dago eta elkarri laguntzen diogu denok batera aurrera egin dezagun.

Fagorren berrikuntza irekian sinisten dugu

Iraunkortasunak eta ekonomiaren digitalizazioak ezaugarritutako aro berrira garaiz egokitzeko berrikuntza gakoa izango da. Berrikuntza eredu irekian sinisten dugu, eta elkarlanean dihardugu  inguruko erakundeekin batera gure kooperatiben eraldaketa azkartzea helburu duen berrikuntza ekosistema ireki baten eraikuntzan.

Fagorren soluzioaren parte izan nahi dugu

Krisi klimatikoak ingurune naturalarekin daukagun harremana berrasmatzera eraman behar gaitu. Erregai fosiletan oinarritutako ekonomia eredu lineala alde batera utzi eta energia berriztagarrietan oinarritutako ekonomia eredu zirkular baterantz bidea egitera behartuta gaude. Fagorren, arazoaren parte garen heinean, soluzioaren parte ere izan nahi dugu. Horregatik, karbono aztarna murriztu eta gure prozesu produktiboetan erabiltzen ditugun materialeen erabilera efizienteago bat egiteko lanean dihardugu.

Fagorren gizartearekin konprometituta gaude

Komunitateak zituen beharrei erantzuna emateko jaio ginen orain dela 60 urte baino gehiago, eta beraz, komunitatean ditugu gure sustraiak. Gizarteak dituen erronkak gureak ere badira eta elkarlanean dihardugu gainontzeko kooperatiba, gizarte eragile eta administrazio publikoekin batera XXI. mendeak parez parez jarri dizkigun erronka zahar eta berriei erantzunak bilatzeko ahaleginean.

Hauek dira Fagorretik sustatu nahiz sostengantzen ditugun ekimen nagusiak:

Debagoiena 2030
Euskara Planak